|
Dabid Martinez-k idatzia
|
|
Astelehena, 2009(e)ko abendua(r)en 14-(e)an 11:35etan |
|
Etxean gara jada, Joomla! Day 2009a amaitu egin da eta komunitatean elkarrekin pasatu dugun denborak beste oroitzapen bat utziko digu. 300 pertsona inguru batu gara asteburu honetan Bartzelonako puntu desberdinetan. Estentzioen programazioa, txantiloien diseinua… egiteko ikastaroak egon dira eta pilo bat jende parte hartu du euretan. Bertaratutako guztiek zerbait berria ikasi zuten. Joomla!ko arrakasta kasu batzuk ere aztertu genituen eta euren artean zenbait webgune on ikusi genituen. Beste batzuk ez horren profesionalak, baina beste modu batzuetan garapen ona lortu dute. Joseba Martos eta Dabid Martinez izan ziren bilkura honetan Joomla! Euskarazen aurkezpen informala egin zutenak. Baina zer dakar honelako bilkurak sortzea? Komunitate barruan pertsona asko garela ikustea eta bakarrik ez sentitzea sustatzen du. Joomla CMS profesional eta oso erabilgarria dela ikustaraztea, enpresek euren arteko harremanak egitea eta Joomla atzean eragile teknologiak baino gauza askoz gehiago daudela ikustea. Animatu gaitezen ba honi jarraipena ematen...
|
|
|
Dabid Martinez-k idatzia
|
|
Ostirala, 2009(e)ko ekaina(r)en 05-(e)an 07:30etan |
|
Zorionak, lan ederra burutu dugu eta honek bere fruituak eman ditu, erabiltzaile moduan zenbait pertsonek alta eman dute eta analitikak hurrengo datu garrantsitsuak adierazten dizkigute: - 80 erabiltzaile bakar
- 256 orrialde bisitatuta
- Gunean bataz besteko denbora: 4 minutu
Baina hori ez da garrantzitsuena, jendartera eltzen ari gara eta orain BETA garaitik aurrera egitea izango da gure apustua, baina hori lortzeko hurrengoa behar du gure komunitate berriak: - Fororako admin bi
- Web administratzari bat
- Euskaratuta ditugun osagai guztiak gure repoan sartzea
- Gehiago zabaldu, sare sozialak, blogak, webguneak... Honetan edonork lagundu dezake
Jarraitu dezagun horrela bide ona hartzen gabiltza eta! Gogoratu gurekin lan egin nahi izatekotan zenbait tresna eskura ditugula, twitter, facebook, posta zerrenda
|
|
|
Dabid Martinez-k idatzia
|
|
Asteazkena, 2009(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 16:24etan |
|
Kaixo! Gaurkoan berri interesgarri bat daukagu Euskal Herrian bizi diren Joomla CMSko erabiltzaileentzat. Gaur jaio da Joomla!Euskaraz komunitatea. Denbora nahiko da jada proiektu honi bueltak ematen ari garela eta gaur izan da irekitzeko eguna, pertsiana altxatu eta gure etxe txikia erakusteko aukera egin dugu.
Hasi aurretik hurrengoa esan nahiko genuke; BETA bertsioan gaude, errorerik aurkitzekotan bidali
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera.
|
|
|
|
|
|