Home Komunitatea
Komunitatean parte hartzeko...
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Joomla!Euskaraz komunitatea, 2009ko apirilaren 18an, Bilbon egindako lehenengo Joomla!Kaferaren ondorioz sortzen da. Bertan bildutakoek , Joomla inguruan komunitate euskaldun bat sortzeko beharra ikusi genuen, indarrak batzeko eta plataformaren erabilera Euskal Herrian bultzatzeko.
 
Komunitate honi esker, Joomla eduki kudeatzaile sistemaren (CMS)  erabilera zabaldu egin nahi dugu eta erabiltzaile euskaldunei euskarria eman, plataformarako euskaraz garatutako eta itzulitako baliabideak guztien eskura jarriz, eta sortzen diren zalantzak zein arazoak konpontzen saiatzen beraien hizkuntzan.
 
Joomla!Euskaraz komunitate zabala eta irekia izan nahi du parte hartu nahi duten guztientzat. Parte hartzeko era asko egon daitezke:
  • Plataforma euskaratzen lagunduz
  • Osagai, modulu eta pluginak euskaratuz
  • Garatutako osagai, modulu eta plugin berriak gehituz (Euskaraz noski ;-) ) 
  • Foroan beste erabiltzailei lagunduz
Beti ere komunitateko beste kideak errespetatuz, hori dela eta komunitate honek ez du jarrera matxistarik edota arrazistarik onartuko, ezta  inongo hizkuntz iraingarria ere.
 
Share Link: Share Link: Google Yahoo MyWeb Del.icio.us Digg Facebook Myspace Reddit Ma.gnolia Technorati Stumble Upon Mister Wong