|
Dabid Martinez-k idatzia
|
|
Ostirala, 2009(e)ko ekaina(r)en 05-(e)an 07:30etan |
|
Zorionak, lan ederra burutu dugu eta honek bere fruituak eman ditu, erabiltzaile moduan zenbait pertsonek alta eman dute eta analitikak hurrengo datu garrantsitsuak adierazten dizkigute: - 80 erabiltzaile bakar
- 256 orrialde bisitatuta
- Gunean bataz besteko denbora: 4 minutu
Baina hori ez da garrantzitsuena, jendartera eltzen ari gara eta orain BETA garaitik aurrera egitea izango da gure apustua, baina hori lortzeko hurrengoa behar du gure komunitate berriak: - Fororako admin bi
- Web administratzari bat
- Euskaratuta ditugun osagai guztiak gure repoan sartzea
- Gehiago zabaldu, sare sozialak, blogak, webguneak... Honetan edonork lagundu dezake
Jarraitu dezagun horrela bide ona hartzen gabiltza eta! Gogoratu gurekin lan egin nahi izatekotan zenbait tresna eskura ditugula, twitter, facebook, posta zerrenda
|
Comments
ESKERRIK ASKO!!!
RSS feed for comments to this post.